|
GURE SEMEA/ALABA TARTAMUTUA IZANGO OTE DA?Ume batzuk urte bi eta erditik bost urte arte, gutxi gora behera, batzuetan hitzak eta silabak errepikatzen hitz egiten dute, gurasoengan tarta-motelak izan zitezkeen zalantza sortzen era honetako hizkera dela eta. Baina gertatzen dena da, hizkuntzaren ezarpenaren sasoi honetan, umeak ez duela pentsatzen eta hitz egiten era koordinatuan; lehenengo pentsatu egiten du eta gero hitz egiten du. Umea, egokiagoak diren hitzak bilatzen aritzen da nahi duena adierazteko. Oraindik ez du hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko abiaduran adostasuna lortu eta ahozko hizkuntzan erritmoaren aldaketak sortzen ditu. Hizkuntzaren garapenaren ezaugarritzat har dezakegu, hitzaren erritmoaren aldaketa fisiologikoaren aurrean gaude eta, ondorioz ezaugarri hau ezin da toteltasuna kontsideratu. Hilabete gutxi batzuk iraun ditzake, hizkuntza garatzen den heinean. Berez desagertuko da eta ez dago zertan interbenitu; ez zuzendu ezta ere esaldiak bukatu umearen ordez. Toteltasun ebolutibo honen aurrean gurasoek azaltzen dituzten ardurak eta hauen adierazpenak honelakoak izaten dira: ôlasai eta astiro hitz egin behar duzuö, ôoraingoan ondo egin duzu e!àö Askotan adierazpen hauekin lasaitasuna sortu beharrean, kontrakoa efektua lortzen da eta toteltasuna finkatzeko arriskua egon liteke. Noiz bihur daiteke arduratzeko portaera hitz egiteko era hau? Sei bat hilabete pasa ondoren, umeak jarraitzen duenean hitz egiteko adiera berezi honekin, silabak errepikatzen batez ere: .öBi-bi-bi-bi bihar zirkora noaö eta ez hainbeste hitzak edo hitzen zatiak:. ôNire-nire-nire-izekok motorra duö. Aipatutako ezaugarriez aparte, trabatzen denean, aurpegian keinuak ager daitezke (ahoarekin, begiekin..). Toteltasunaren arriskua dagoen ala ez baloratzeko Hizkuntza-espezialistarengana jo beharko da, lehenbailehen egokia den tratamendua hasteko. Ana Zabala Sarria IRWIN, Ann (1994) La tartamudez en los niños. Una ayuda práctica para los padres. Mensajero |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||