0 - 6 urte     6 - 12 urte     12 - 16 urte  
     
   
 

NOLA JOKATU GEZURREN AURREAN

  • Umeek lau urtera arte, gutxi gorabehera, ez dute ondo bereizten zer den gezurra eta zer ez. Batzuetan, zigorren bat jaso nahi ez dutenean, elementu fantastiko bati botatzen diote errua.
  • 5-7 urte bitartean, zigorrak saihesteko, arazoak konpontzeko edo zerbait lortzeko erabiltzen dituzte gezurrak. Adib.: “ezin izan nuen lana egin tripako mina neukalako”; “bai ama, haginak garbitu ditut”, ez uztearren egiten ari dena...
  • 8 urtetik aurrera, independenteagoak izaten dira eta euren bizitzaren kontrola eduki nahi izaten dute, beraz, larregi presionatzen baditugu edo beraien intimitatean sartu, beharbada gezurrekin erantzungo digute.
  • Autoestimu baxuko umeek edo espektatiba irrealak dituzten gurasoen seme-alabek ere errazago esango dituzte gezurrak. Lagunei esandako gezurrek ere haien onarpena lortu nahi izaten dute, sarri.
  • Egoera horren aurrean, gurasook KONFIANTZA EMAN eta ERANTZUKIZUNAK BEREN GAIN HARTZEN utzi behar diegu seme-alabei. Argi eta garbi adierazi behar diegu INOR EZ DELA PERFEKTUA, hobe dela egia esatea, laguntzeko gaudela eta ez zigortzeko.

Ana Zabala Sarria


 

 

© Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE), eskubide guztiak gordeak