0 - 6 urte     6 - 12 urte     12 - 16 urte  
     
   
 

NOIZ DEN ARAZOA HAURREN BELDURRA

Beldurrak luze jotzen duenean (dagokion adinetik kanpo. Artikuluan beldurren garapenaren laburpena), era arrazionalez ekidin ezin denean, min fisikoak agertzen direnean; palpitazioak, tripako mina...) eta eguneroko bizitza, era batean edo bestean eragozten duenean (txakurrarekiko beldurragatik mendira joan nahi ez izatea... ) orduan esan daiteke beldurra arazobihurtu dela

Nola lagundu umeari?

  • Umea txarto sentitzen dela ulertu behar dugu eta umerari adierazi. Umearentzat beldurra eta beldurrak dakartzan eragin fisikoak benetakoak dira-eta. Une lasaietan, sentitzen dituzten beldur eta horien sentipenei buruz hitz egin umearekin .
  • Umearen beldur eta fantasien adierazpena estimulatu behar da marrazki, joko edo ipuinen bidez, (beldurra irrigarri eginez, nolakotasun onez “jantziz”, beldurrak sortzen dituen estimuluekiko jolasak, bere beldurrak gainditzen dituzten pertsonaiak osatutako ipuinak...). Gaia tratatzeko eta lantzeko, merkatuan hainbat ipuin aurki ditzakegu.
  • Beldurra sortzen duen egoera/estimuluen inguruan, oinarrizko prebentzio neurriei buruzko aholkuak komunikatzea haurrei, lasaigarria da eurentzat. Adibidez: umea hondartzara doanean larrialdietarako postua non dagoen erakutsi galdu ezkero nora jo jakin dezan; etxean bakarrik geratzen direnean gurasoei deitzeko telefono zenbakiak eman...
  • Umea handiagoa denean, laguntza fisikoa eta emozionalaz aparte, lasaigarriak diren hitzez osatu behar da laguntza. Beldurraren zentzazioak eta ikarak sortzen dion estimuluaren benetako eragina bereizten lagundu, elkarrizketa, errelatibizazio eta informazioaren bidez.
  • Ez behartu umea beldurra sortzen dion egoerari bat-batean aurre egiten (txakurra ukitzen derrigortu, ezaterako). Alderantziz, umeak gainditu dezakeen beldur maila eragiten duten jokabideak planteatu, gutxika-gutxika (txakurrarengandik gero eta hurbilago jartzea, beste batek ukitzen ikustea...).

ANA ZABALA SARRIA

 

 

© Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE), eskubide guztiak gordeak