| |
KASKETAK, ZER EGIN?
Zenbat bider ikusi dugu ume bat lurrean etzanda, negarrez arrantzaka,
zerbait lortu nahian, gurasoen etsipenaren aurrean? Umeak bere testuingurua
kontrolatu nahi eta behar izaten du, baina gure papera oso garrantzitsua
da mugak ipintzeko.
Zer egin ahal dugu gure seme-alaba edo ikasle baten
kasketa baten aurrean?
- Lasaitasunez, tinkotasunez eta doinu egokiaz berba egin. Ereduak
gara eurentzat, eta oldarrean eginez gero, horrela egiten ikasiko dute.
- Argi eta garbi utzi behar diogu ez duela lortuko nahi duena. (pentsatu,
lortzen badu, antzeko egoera batean berriro lortzen saiatuko dela)
- Momentu horretan azalpenek ez dute ezertarako ere balio, ez galdu
denbora eztabaidatzen
- Egoera egokia bada horretarako, portaerari kasurik ez egin (ez begiratu,
ez ukitu, ez berbarik egin...); bestela, jokabide horrek ekarriko dizkion
ondorioak agertu beste azalpen gehigarririk gabe.
- Oso inportantea da guraso biak badaude, biek berdin jokatzea
- Portaera egokiak saritu eta azaldu sariaren zergatia. Adibidez: "Asko
gustatu zait zure nebatxoari lanak egiten lagunda diozunean; orain izozki
bana erosiko dizuet, isil isilik egon zaretelako..."
- Trankil dagoenean, eduki duen portaeraz berba egin; azaldu zer ez
duzun onartuko, eta zer espero duzun berarengandik.
- Umea maitatu; portaerak dira desegokiak, EZ UMEA GAIZTOA.
BEGO GORDILLO MARKEZ
|
|