0 - 6 urte     6 - 12 urte     12 - 16 urte  
     
   


NIRE SEMEAK/ALABAK EZ DU ONDO JATEN

Lehenengo eta behin, lasai hartu!, pediatrak besterik esaten ez duen bitartean, normalean umeek behar beste jaten dute, nahiz eta guk kontrakoa pentsatu. Jateko gogoan gorabeherak edukitzea normala izaten da, haginak direla, gaixorik daudela, bero dagoela... batzuetan, umeak argaltxoak izateko arrazoia ez da izaten txarto jatea, oso aktiboak izatea baino.

Dena den, aholku batzuk:

  • Umea osasuntsu eta aktiboa ikusten bada, ondo jaten duen seinale.
  • Ez behartu jatera, bere lehentasunak errespetatu, baina ez utzi jatorduen artean “pikatzen”, hurrengo jatordura gosetuta joan dadila.
  • Zapore ezberdinak eskaini txiki-txikitatik.
  • Jateko momentua atsegina eta lasaia izan behar da.
  • Jatekoaren itxura polita, atsegina, zaindua bada, hobeto!
  • Zerbait ez bazaio askorik gustatzen, gutxirekin hasi, ondoren bere gustukoa zerbait eman, eta apurka-apurka kantitatea handitu.
  • Ez larritu, ez dramatizatu, bestela gure kontrako arma bihur daiteke, eta umeak gu kontrolatzeko erabiliko du.
  • Ez larregi ekin, batzuetan hain egoten gara gainean, umeak ez du jaten bere autonomia errebindikatzeko.
  • Eredu gara, eta guk ez badugu ondo jaten, ezin diogu berari eskatu egiteko guk egiten ez duguna

BEGO GORDILLO MARKEZ

 

 

© Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE), eskubide guztiak gordeak